Gaur goizean UPV/EHUko Uda Ikastaroen 42. edizioko zenbait programa espezifikotako edukiak aurkeztu ditugu Donostiako Miramar jauregian.
Bertan izan dira: Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzaren hezkuntza sailburua, Koldo Telleria Irizarko pertsona arloko zuzendaria, Agustin Erkizia UPV/EHU-ko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea eta Itziar Alkorta Uda Ikastaroen zuzendari akademikoa.
Aurtengo Udako Ikastaroen edizioak hainbat ikusleri zuzendutako eskaintza eskaintzen du, batez ere gazteei, ezagutzarekiko kezka pizteko helburuarekin.
Ekainaren hasieratik irailaren amaiera bitartean askotariko hartzaileei zuzenduriko 152 ikastaroz osaturiko eskaintza interesgarria izango dugu. Uda sasoiaz harago, urte osoan zehar modu iraunkorrean ari gara UIK-ren gerizpean online ikastaroak, workshop-ak, Donostia Sustainability Forum ekimenak eta ikastaroak aurrera eramaten.
42. edizio honetan bederatzi erronka nagusi izango dira ardatz: gazteak hizpide; giza eskubideak ortzi-mugan; hezkuntzaren eta hizkuntzaren etorkizuna; bizi-kalitatea oinarri; kultura eta artea; iraunkortasuna; ekonomia soziala; digitalizazioa eta adimen artifiziala. Ea berean, aurtengo Udako Ikastaroen edizioak hainbat ikusleri zuzendutako eskaintza eskaintzen du, batez ere gazteei, ezagutzarekiko kezka pizteko helburuarekin.