Haur Pobreziaren aurkako Goi Komisarioak estatu kideetako ordezkariak, ministroak, AEBetako biltzarkideak, Europako erakundeetako ordezkariak (Europako Parlamentua eta Europako Batzordea), gizarte zibileko ordezkariak eta adituak bildu ditu Donostian, Europar Batasuneko Kontseiluaren Espainiaren Lehendakaritzaren esparruan egindako ekitaldi batean, Europar Batasunaren mailan eskola-jantokien politikan konpromiso handiagoa bultzatzeko.

Ekitaldiak Europar Batasuneko haurrei elikadura osasungarria bermatzea du izenburu. Europako Haur Bermeaz gain, eskola-jantokiak hornitzeko konpromiso handiagoa lortzeko, jardunaldi batzuk egin dira goizez, eta estatu kideetako ordezkariek topaketa bat egin dute arratsaldez. Bertan, Haur Pobreziaren aurkako Goi Komisarioak adierazpen bat aurkeztuko du politika horren garapenean aurrera egiteko, estatu kideek Haur Berme Europarraren esparruan hartutako konpromisoetatik abiatuta. Topaketa horren amaieran, Ernesto Gasco Haur Pobreziaren aurkako goi komisarioak Donostiako Adierazpena irakurri du. Bertan, jardunaldiko eztabaidak eta Europar Batasunean haurrei elikadura osasungarria bermatzeko ibilbide-orriaren proposamena jasotzen dira.

Albisteak