40. urteurreneko edizioan 180 jarduera eskaintzen dituzte, presentzialak eta onlinekoak
Aurten, UPV/EHUko Uda Ikastaroek 40 urte beteko dituzte, eta COVID-19aren pandemia hartuko dute erreferentzia gisa, berrikaskuntza planteatzeko. Guztira 180 ikastaro, jarduera eta eskaintza izango dira, publiko zabalari zuzenduak, eta, “Berrikas dezagun-Reaprendamos Reset” lelopean, zazpi bektore izango dituzte: hezkuntza, zahartzaroa, iraunkortasuna, pandemia, gobernantza, generoa eta euskal kultura.
UPV/EHUko errektoreak, Eva Ferreirak, BBVA Fundazioko zuzendariak, Rafael Pardok, eta Ikastaroen zuzendari akademikoak, Itziar Alkortak, Uda Ikastaroen 40. urteurrenaren edizioa aurkeztu dute, eta nabarmendu dute ez direla hondar-jarduera bat, baizik eta Euskal Herriko Unibertsitatearen proiektu nagusi eta garrantzitsu bat, zorroztasun akademikotik berehalako errealitatea aztertzea bilatzen duena.