Zuria, argitsua eta dotorea. Gelako elementu nagusia marmol zurizko tximinia bat da. Haren gainean, girlandaz apaindutako marko bat duen ispilu handi bat dago, eta, aurrez aurre, beste ispilu simetriko bat, zeinak aretoaren irudia infinituraino biderkatzen baitu.

Bista ikusgarriak ditu: begiratokitik Kontxako badia osoa ikusten da. Areto hau Musika Saloiarekin komunikatuta dago.

Azken teknologiaz hornitutako gela eder hau leku aproposa da konbentzioak, prestakuntza-saioak, tailerrak edo prentsaurrekoak egiteko, bai eta familia-ekitaldiak, ezkontzak edo bataioak egiteko ere.

Ezaugarriak

93m2

11,6 x 8 x 4,6 mts.

Ezagutu beste espazioak

Eskatu aurrekontua