Gaur Goizean, Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntzako sailburua, Roberto Iñíguez de Onsoño Irizar S Coop. kooperatibako langileen zuzendaria, Agustín Erkizia UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea eta Itziar Alkorta Uda Ikastaroen zuzendari akademikoa Donostiako Miramar jauregian izan dira, 41. edizio hau osatuko duten zenbait programa espezifikotako edukiak aurkezten.

“Ezagutzaren alde” lelopean, Uda Ikastaroen muina transmititu nahi da: ezagutzan sakondu eta bere zabalkundea bermatu. Gure etorkizunaren ildoa aldatuko duten gertaera garrantzitsuak bizitzea tokatzen ari zaigu, gertaera disruptiboak, eta horrek guztiak eragiten duen ziurgabetasun egoeraren aurrean, eta gure gizartea polarizaziora eramaten duen desinformazioaren aurrean, ezagutzaren alde egitea dagokigu guri.

Era berean, Fundazioak marka berria du, UIK, eta Uda Ikastaroen bereizgarriaren ondoan agertzen jarraituko du; hain zuzen ere, Eduardo Chillidak UPV/EHUko Uda Ikastaroetarako sortu zuen logotipoarekin, eta Fundazioak eskaintzen dituen programen erreferentziak ere izango ditu.

Albisteak