Bilbon aurkeztu da Udako Ikastaroen 42. edizioa. Gorka Moreno UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordeak, Laura Poderoso BBVA Fundazioko zuzendariordeak eta Itziar Alkorta Udako Ikastaroen zuzendari akademikoak aurtengo edukien berri eman dute.

Aurtengo ediziorako 152 Udako Ikastaro programatu dira. Aurrez aurreko ikastaro gehienak Miramar Jauregian, Donostiako egoitza nagusian, eta Bilboko eta Gasteizko egoitzetan egingo dira, baina Nafarroan eta Akitania Berrian ere izango dira, eta online zuzenean parte hartzeko aukera egongo da.

Ikastaroak mundu guztiari zuzenduta daude: akademikoak, zientzialariak, enpresariak, profesionalak, administrazioko ordezkariak eta langileak, gizarte-eragileak, belaunaldi ezberdinak, baina aurten bereziki gazteei zuzendutako edukiak programatu dira, Udako Ikastaroetara hurbildu eta haietaz goza dezaten. Edizio honetan, gizartearen egungo erronketan oinarrituta, Udako Ikastaroek askotariko gaiak jorratuko dituzte. Azpimarratu nahi izan dute, artea eta kultura inoiz baino ageriago egongo direla programazioan.

Albisteak