Aretoa: Salón Blanco

Gastronomia iraunkorrerantz: berrikuntza eta lankidetza ekinean

Azaroaren 22an, Iraunkortasun Jardunaldiaren XII. edizioa egin zen. Ekitaldi presentzial horren helburua da elikadura-sistemak gizartean dituen arazo eta konponbide nagusiak planteatzea eta eztabaidatzea.

Jardunaldiak sektoreko hainbat profil bildu zituen, eta, hainbat hitzaldi eta mahai-ingururen bidez, elkarlanerako modu berrien potentziala jorratu zuten, berrikuntza, parte-hartzea eta eragileen arteko sinergiak sustatzeko, gastronomia iraunkorrago baterantz aurrera egiteko.