Aretoa: Música

Klima aldaketaren aurka borrokatzeko Nazio Batuen 28. Konferentzia (COP28) 2023ko azaroaren 30etik abenduaren 13ra egin zen Dubain (Arabiar Emirerri Batuak). Gailurra funtsezko hitzordua zen; izan ere, besteak beste, zein puntutan gauden, premia nagusiak zeintzuk diren eta Parisko Akordioaren helburuetarantz aurrera egiteko irtenbideak identifikatu behar zituen lehen balantze orokorra onartu behar zen.

Bi asteko negoziazio zailen ondoren, COP28ak lehen balantze globala onartu zuen, baina baita funtsezko beste gai batzuk ere, hala nola egokitzeko helburu orokorra, herrialde ahulenen galerei eta kalteei aurre egiteko funtsa martxan jartzea edo bidezko trantsizioari buruzko lan-sorta.

Mintegi honetan Dubaiko goi-bileraren emaitza nagusiak aztertuko dira, baita etorkizunera begira espero ditzakegun gakoak ere, María José Sanz BC3, Basque Centre for Climate Change ikerketa zentroko zuzendari zientifikoaren eskutik.