Aretoa: Baroja Sur/ Blanco

Donostian Espainia osoko merkataritza-arloko magistratuak bildu dituen Kaudimengabezia Aztertzeko Jardunaldiak antolatu dira Miramar Jauregian.

Berregituraketa, bigarren aukera edo konkurtso eraginkortasunaren erreformak izan dira eztabaida-mahaietan landu diren gai nagusiak, 60 hizlari baino gehiagorekin, eta Santander Bankuko eta Caixabankeko arduradunek ere parte hartu dute.

Jardunaldi horiek kaudimengabeziaren eta haren adierazpenen azterketari eskaini dizkiote, ez bakarrik arlo akademikoan eta profesionalean, baita espazioan eta denboran ere.

Ekitaldi honek Euskal Herriko kaudimengabeziari buruzko jardunaldien zikloa itxiko du Donostian. Joan den maiatzean hasi zen, Gasteizen, eta joan den urrian Bilbotik ere igaro zen.