Egun ahaztezina biziko duzu leku magiko batean.
Donostiaren bihotzean dagoen Miramar Jauregia leku ezin hobea da ospakizun paregabeak egiteko.
Zur eta lur geratuko dira gonbidatuak ingurune paregabe zoragarri honekin: lorategi zabalez inguratuta dago, eta itsasoari begira.
Edertasun arkitektoniko handiko aretoak ezin hobeak dira mota guztietako gizarte-ekitaldiak antolatzeko: ezkontzak, urtebetetze-jaiak, jaunartzeak…
Espazio berezi bat eta esperientzia pertsonalizatua zure gustuko bizipena izan dezazun!