Aretoa: Varias Salas

Berdintasuna, Zientzia eta Teknologia, paradigma aldaketa baten alde “Nazioarteko Kongresua, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak Emakunderen bitartez antolatua, gaur eta bihar izango da Miramar Jauregian. Iñigo Urkullu lehendakariak nazioarteko, estatuko eta tokiko adituak biltzen dituen kongresu bat inauguratu du, zientziaren eta teknologiaren eremuan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sistematikoki txertatzeko dauden genero-desberdintasunak eta -arrakalak eta beharrezko eraldaketak jorratzeko.

Nerea Melgosa sailburuarekin, Miren Elgarresta Emakundeko zuzendariarekin, Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusiarekin eta Eneko Goia Donostiako alkatearekin batera, Iñigo Urkulluk kongresuaren garrantzia gogorarazi du, “gure bizitzetan gero eta eragin handiagoa duen esparrua dela oso kontuan hartuta”.