Aretoa: Varias salas

Sustatzailea: Donantes de Sangre de Gipuzkoa

Pink Force Day-a 2021eko azaroaren 26-27ko asteburuan ospatu da Gipuzkoako hiriburuan. Pink Force Fundazioa irabazi-asmorik gabeko erakundea da, “Haur gaixoei poza eta ilusioa ematea” du helburu, eta “patologia desberdinetako senitartekoak eta gaixoak indartzen dituzten ekimenak sustatzen dituzten erakundeei laguntzen die”. Jardunaldi hauekin Gipuzkoako Odol Emaileen Elkartea babesten dute.

Emaileen Elkarteak Star Wars-en indarra gazteekin lotu nahi izan du, emaile bihurtzera animatuz. Era berean, donazioan gazteek parte-hartze aktiboagoa izatea gustatu zaie, garrantzitsua baita emaileen harrobia berritzea, bai dohaintza-kopurua egonkor mantentzen delako, bai lortutako plasmaren kalitateagatik.

Emaileentzat jaieguna izan da, eta honen helburua dohaintza-lana aitortzea eta ospatzea izan da; beraz, egun honetan ez da ateratzerik egin. Dohaintza-emaileen elkarteak Ambassadroid mugimenduarekin bat egin du, kideen nazioarteko lehen bileran parte hartuz. Bertan izan da Albin Johnson, The Pink Force Fundazioko Ohorezko Presidentea eta 501 Legioaren sortzailea. Star Wars-eko munduko jarraitzaileen nazioarteko elkartea da, eta 14.000 kide baino gehiago ditu nazioartean.

Martxa solidarioan emaileen parte hartzearen lana eskertzkeo lehentasunezko sarbidea izan dute photocall gunean.

Ekitaldia jarduera irekien eta gizartearekin partekatutakoen nahasketa izan da: kontzertua Albin Jonshonen hitzaldiarekin, Martxa solidarioa, Photocall-ak, Dohaintza Mahaia, R2KT unitateak…