Jauregiko gelarik handientsuena da. Gela handi honek argi natural bikaina du, eta azken teknologiaz hornituta dago. Leku aproposa da batzarrak, konbentzioak, jardunaldiak, mahai-inguruak, ekitaldi korporatiboak eta ospakizun bereziak egiteko.
Haritzaren egurra nagusi da areto dotore honetan; zokalo garaietan, friso zizelkatuetan eta, bereziki, tximinia handian ikusten da. Gainera, begiratoki oktogonal bat dauka, Kontxako badiaren bista ikusgarriekin.
Ezaugarriak
120m2
15,50 x 7,75 x 4,6 mts.