Miramar Jauregia eraikin enblematikoa eta berezia da, eta Kontxako badiaren aurrean dago. 1893an eraiki zen Maria Kristina erreginaren eskariz, Ralph Selden Wornum arkitekto ingelesaren proiektu batean oinarrituta, eta XIX. mendeko multzo arkitektoniko bat da, mota guztietako ekitaldiak egiteko toki paregabe bihurtua.

Miramar bere historiagatik eta arkitekturagatik nabarmentzen da, baina, batez ere, badiaren eta Santa Klara uhartearen gaineko lorategitik dituen ikuspegiengatik.

Espazio berezia eta moldakorra da. Azken belaunaldiko teknologiaz hornitutako hainbat areto ditu, eta bezero bakoitzaren beharretara egokitutako zerbitzu integral batekin osatzen dira.

Eraikina

Ezagut ezazu mota guztietako ekitaldi korporatiboak antolatzeko eta egiteko gune esklusibo eta erreferente bat.

Xedea. Ikuspegia.

Nola iritsi