Xedea

Miramar Jauregia eraikin enblematikoa eta berezia da, kokaleku aparta du, eta mota guztietako bilerak eta ekitaldiak ingurune pribilegiatuan antolatzeko egoitza izatea du helburu. Donostiaren, Gipuzkoako lurraldearen eta Euskal Herriaren nortasuna, ospea, profesionaltasuna eta balioak adierazten ditu.

Era berean, Miramar Jauregia sektore publikoaren, enpresen eta gizarte zibilaren azterketa, hausnarketa, iraunkortasuna, ekintzailetza eta berrikuntza sustatzeko gune bat da, bai eta herritarren eta Donostia, Gipuzkoa eta Euskal Herria bisitatzen dituzten pertsonen topaleku, bizikidetza eta aisialdirako leku bat ere.

Bestalde, Miramar Jauregiak Donostiaren, Gipuzkoaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren aberastasuna eta irudia indartu nahi ditu, pertsonak erakartzeko jarduera bat sortuz, ingurune ekonomikoari, ezagutzari eta berrikuntzari balioa emateko.

Ikuspegia

Miramar Jauregia egoitza enblematiko eta berezia da, interes kulturaleko ondasun deklaratua, toki pribilegiatu batean kokatua, Kontxako badiaren parean; Donostiako ikuspegi onenak ditu, eta bertan egiten dira hiriko ekitaldi profesional, kultural eta sozial nabarmenenak.

Kursaal Elkarguneak kudeatzen du, eta honako hauek nabarmentzen dira: eraikinaren izen ona eta balio historikoa, instalazioen kalitatea, kudeaketaren profesionaltasuna eta bikaintasuna, moldagarritasuna eta izaera berritzailea eta sortzailea, jasangarritasunarekin, Nazio Batuen GJHekin, langileen garapen profesionalarekin eta bezeroen esperientziarekin konprometitua.

Era berean, bertan, sektore publikoak, enpresek, erakundeek eta herritarrek gizarte garaikidearen erronka nagusiei buruz eztabaidatzen dute.

Bestalde, herritarrek eta Donostia bisitatzen duten pertsonek paisaiaz, kulturaz, aisiaz eta ongizateaz gozatzeko partekatzen duten espazioa da.