Datu pertsonalak babestea

Webgune hau erabiltzen duzun bakoitzean, unean-unean indarrean diren pribatutasun-gidalerroak aplikatuko zaizkizu, eta irakurri egin beharko dituzu, haiekin ados zaudela egiaztatzeko.

Webguneko inprimakiak betetzen dituzunean ematen dizkiguzun datu pertsonalak CENTRO KURSAAL – KURSAAL ELKARGUNEA SAren ardurapeko fitxategietan tratatuko dira, helburu hauekin:

  1. Erosi dituzun produktu edo zerbitzuen salerosketa-kontratua garatzea, betetzea eta gauzatzea, edo bien arteko beste edozein kontratu.
  2. Egiten dizkiguzun eskaerei erantzutea
  3. CENTRO KURSAAL – KURSAAL ELKARGUNEA SAren zerbitzu edo produktuei buruzko informazioa ematea, besteak beste, produktu edo zerbitzu horiei dagokienez, posta elektroniko bidez edo beste edozein komunikabide elektroniko baliokideren bidez (adibidez, SMS mezua) jakinarazpen komertzialak bidaltzea, onespen laukia markatzen baduzu soilik.

CENTRO KURSAAL-KURSAAL ELKARGUNEA, S.A.k (helbidea: Zurriola hiribidea 1, 20002 Donostia, Gipuzkoa), tratamenduaren arduradun gisa, hitzematen du zure informazio pertsonala isilpean gordeko duela

Interesdunak inprimakiren bat betetzean, zerbitzuren bat kontratatzean edo produktu bat erostean ematen duen baimenak legeztatzen du datuen tratamendua.

Aurretik baimena ematen ez baduzu, zure datuak ez zaizkio ezein erakunderi lagako.

Datuak kontsultatzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta eramateko eskubideez eta haien tratamendua mugatzeko, ezeztatzeko eta aurkaratzeko eskubideez baliatu edo emandako baimena ezeztatu nahi baduzu, bidali idatzi bat datuen babeserako ordezkariari, NANaren kopiarekin batera, lehen adierazitako posta-helbidera edo helbide elektroniko honetara: dpd@sayma.es.

Eskubideak erabili ondoren gustura geratu ez bazara, Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan ere aurkeztu ahal izango duzu erreklamazioa.